XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Datuak

Idatzi katedralaren atalak eta koloreztatu.

Begiratu eta osatu. Katedralaren fatxadak ... dorre ditu. Kristalezko ... handi batez apaindurik dago. Sarrerak ... arku ditu.

Erantzun. Zeren forma du sarrerak? Arku ... Nola deitzen dira aldarearen atzean dauden kaperak? Nola deitzen da nabe nagusia gurutzatzen duen nabea?

2. Teknika: nola aztertu eraikinak

Eraikinak aztertzeko, eraikinaren zehaztasun guztiei begiratu behar zaie. Eraikinaren ezaugarri garrantzitsuenak ondo aztertu behar dira, gero beste eraikin batzuekin konparatu ahal izateko. Hauexek dira aztertu behar diren ezaugarrietako batzuk: zein garaitan eraikin zen, zein zen eraikinaren funtzioa (erlijiosoa, etxebizitza, politika...), kanpoaldeko eta barnealdeko atal nagusiak eta apaindura (zutabeak, arkuak, eskulturak, pinturak, beirateak ...).

3. Reims-eko katedralaren azterketa

Osatu Reims-eko katedralari buruzko fitxa.

Datu orokorrak / Noiz eraiki zen: / Funtzioa: / Burualdearen orientazioa: / Aurretiko bista / Alderik altuena: / Apaindura: / Arku motak: / Oinplanoa / Non dagoen kokaturik aldarea: / Oinak (nabe kopurua): / Burualdea (atalak: absidea, deanbulatorioa eta bakoitzaren kopurua):